KRITIKA. Musika

Anna Ferrer

Anna Ferrer musikariaren 'Parenostic' diskoaren azala.
Andoni Tolosa.
2025eko otsailaren 9a
04:00
Entzun 00:00:0000:00:00

ANNA FERRER

'Parenòstic'.

Diskoetxea: La Castanya.

Bakarkako hirugarren diskoa du Menorcako kantariak, eta, berriro ere, irlako kantutegi tradizionala darabil begirada garaikideaz. Aurreko biekin alderatuta, ordea, azken honetan arrisku gehiago hartu ditu eta modu lehorragoan landu du material tradizionala. Horretan, ziurrenik, zerikusi handia du Niño De Elche aritu izanak ekoizle lanetan. Menorcakoaren ahotsa da, zalantzarik gabe, Parenòstic honetako protagonista: haren ahots gozoa, gordina, lur zaporekoa. Biluzi agertzen da, elementu bakarraren laguntzaz, gehienetan: elektronika primitiboa eta musika-tresna organikoren bat besterik ez (gitarra, mandolina...). Azken finean, kantu-disko bat da, kantu-disko eder bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.