ZINEMA. Irailaren 7tik 10era egingo da Animadeba Animaziozko Nazioarteko XV. Zinema Jaialdia, Deban (Gipuzkoa), eta antolatzaileek irekia dute izena emateko epea. Maiatzaren 1ean amaituko da film laburrak aurkezteko epea, Sail Ofizialean eta Zuzendari Berriak-EHU atalean lehiatuko direnak. Filmfreeway plataformaren bitartez ireki da izen-ematea (www.filmfreeway.com). Aurkezten diren lanen artean hamar aukeratuko dituzte Sail Ofizialean lehiatzeko
Hamabosgarren Animadeba izango da aurtengoa, baina 2019an jauzi bat egin eta garai berri bati hasiera eman zion: hain zuzen ere, nazioarteko festibal bihurtu zen urte hartan.
Joan den urteko Animadebara mundu osoko 98 herrialdetako 1.502 film aurkeztu ziren, eta horietatik hogei film hautatu zituzten antolatzaileek lehiaketako bi sailetan parte hartzeko.
Paulen Masen Précieux lanak irabazi zuen film labur onenarentzako saria, eta baita publikoarena ere. Mathilde Parqueten Trona Pinnacles-ek gidoi onenarena, eta Alberto Vazquezek zuzendutako Homeless Home lanak aipamen berezia jaso zuen.
Bestalde, bigarrenez antolatu zuten iaz Work in Progress saria, eta BERRIAk babestu zuen. Hamabi proiektu aurkeztu zituzten sortzaileek jaialdian, eta, haien artean, Ane Ines Landeta eta Lorea Lyons zuzendarien Azkena proiektuak eskuratu zuen saria.
Animadeba jaialdian izena emateko epea zabaldu dute
Maiatzaren 1ean amaituko da film laburrak aurkezteko epea. Jaialdia irailaren 7tik 10era egingo da, Deban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu