Angulemako hiriak 1.100 ale eman dizkio Komikiguneari

Ireki zenetik, 3.600 dohaintza izan ditu orotara.2.000 bisitari inguru joan dira ikustera.Zale, ikertzaile eta egileen bilgune izan nahi du

K Saioa Alkaiza(h)
Donostia
2015eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
«Margotu gabe dagoen orri zuri bat izan nahi du». Komikiguneaz mintzo da Ikerne Badiola Gipuzkoako Kultura diputatua, etengabe sortzeaz, egileen eta zaleen elkargune bihurtzeaz. Urrian hasitako egitasmoa aurrera doala diote antolatzaileek, garatzen ari dela. Horren adibide, azken hilabeteotan lortutakoa: Angulemako (Frantzia) Komikiaren eta Irudiaren Nazioarteko Hiria erakunde publikorekin hitzarmena erdietsi du, eta, hala, 1.126 ale jaso ditu dohaintzan: komikiak eta komikigintzaren inguruko ikerketa aldizkariak.

Horrez gain, azken hilabeteotako zifrak plazaratu dituzte.2.000 bisitari izan ditu guneak.2014an, 7.000 produktu eman dituzte zaleek, ikerlariek eta sortzaileek —horietako 3.600 inguru,urritik gaur egunera arte—. Jasotako azken horiek dira «interesgarrienak», arduradunen irudiko.

Hiru multzotan bereizi dute iritsitakoa. Lehenik eta behin, ikertzaileek eskainitakoak daude. Bertan sartzen da Angulematik heldutako materiala. Annie Baron-Carvais ikertzailearen funtsa da, hain zuzen. Eta horren parte dira Juan Manuel Diaz de Gereñu behatzaile eta teorikoak emandako 785 aleak ere.

Elkarlanak hauspotua

Bigarrenik, sortzaileek eta marrazkilariek eurek emandako dokumentuak daude: Iñaki Martiarena Mattin-ek, Guillermo Zubiagak eta Martintxo Alzuetak eman dituzte makina bat lan. Esker ona adierazi die Leire Lopez de Etxezarreta Gipuzkoako Kultura zuzendariak: «Sortzaileek ikusten badute hau leku egokia dela Euskal Herriko ondarea uzteko, oso pozgarria da». Hirugarrenik, zale anonimoen bildumez eta ale soltez hornitu dute corpusa. Adibidez, El Víbora aldizkariaren ia bilduma osoa lortu dute, eta Pulgarcito eta Jabato-ren hamaika ale. Orotara, 30.000 lan inguru batu dituzte egitasmoa hasi zenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.