ZINEMA. Angeles Cruz zinemagile, gidoilari eta aktore mexikarraren lanari eginen dio aitortza aurtengo Zinegoak jaialdiaren ohorezko sariak. Zinema festibalak hogeigarren aldia izanen du, eta atzo jakinarazi zuten nork jasoko duen zinema ibilbideak omentzeko saria. Mexikoko zinemagintzaren erreferente argia da Cruz, Oaxaka estatukoa batez ere. «Balio zinematografiko ukaezina dauka, diskurtso konprometituaren zerbitzukoa betiere», adierazi du jaialdiko zuzendari artistiko Alaitz Arenzanak. Ekainaren 26an jasoko du garaikurra.
Hala, zinemagile mexikarrak urteetan eginiko bideari eginen diote aitortza. Arenzanaren esanetan, Cruzen lanek erakutsi dute haren ahotsak «zilegitasuna» duela normalean ezkutuago egoten diren gaiez jarduteko. Zinemagileak sarri irudikatu ditu landa eremuko eta komunitate indigenetako errealitateak. Are, Arenzanaren iritziz, «ausardia handiz» egin du haien alde, eta horrek nabarmen balio izan du gai batzuen gaineko hausnarketa eta elkarrizketa franko bultzatzeko.
Angeles Cruz ohorezko saridun Zinegoak-en
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu