HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Ur eta Lur'

Anfibioak

Idazlea: Yolanda Larreategi. Ilustratzailea: Eider Eibar. Argigaletxea: Erein.

2021eko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Tapa biguneko liburua da, tamaina estandarrekoa (21x14 cm) eta 48 orrialdekoa.

2020an emandako XXXIX. Lizardi sariaren irabazlea da.

Ipuina da, animalia humanizatuak eta pertsona errealak agertzen dituena, baso eta urmael inguruetan.

Kontakizunaren haria protagonista den Lur zapoaren ibiliekin iruten da. Hasieran bere bizilekua eta errutina erakusten zaigu, bai eta sotilki aurkezten bidaia (iniziaziokoa) abiaraziko dion elementua ere, urmael baten irudia. Hain zuzen, irudi hartako paisaia aurrez aurre ezagutzeko grinak piztuta urrunduko da etxetik. Hortik aurrera, neurriko abentura eta ezusteko amaiera datoz.

Testuak darama kontakizunaren pisua, eta ilustrazioek informazio gehigarria eransten dute, bereziki unean uneko tonua, baina baita pertsonaien karakterizazioa osatzeko ezinbesteko informazioa ere.

Esanguratsua da protagonistak bizkar-zorroan daraman hiztegiari eskaintzen zaion presentzia, beste testu mota batzuekin batera irakurketari halako dimentsio gehigarria eragiten diona, eta irakurketa-esperientziari mesedegarri gertatzen zaiona, nik uste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.