Ane Rodriguezek utzi egingo du Tabakalerako kultur zuzendaritza

Sei urtez izan da karguan, eta ez jarraitzea erabaki du. Datorren asteotan abiatuko da haren ordezkoa hautatzeko lehiaketa publikoa

Erredakzioa
Donostia
2018ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Ane Rodriguezek utzi egingo du Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren kultur zuzendaritza, zentroak berak ohar baten bidez atzo jakinarazi zuenez. Azken sei urteotan egon da Rodriguez kargu horretan. Eta ardura udaberrian utziko badu ere, orain jakinarazi du bere erabakia, «kultur zuzendari berri bat hautatu eta trantsizioa errazteko beharrezko denbora emateko asmoz».

«Tabakalerak azken hilabeteotan bere Plan Estrategiko berriaren lan ildo nagusiak definitu ondoren hartu du erabakia Rodriguezek», oharrak jasotzen duenez. Haren kargu uztearekin, zentroak «2012an hasi zuen etapa erabakigarri bat itxiko du, proiektua garatzea eta martxan jartzea ekarri zuena, hain justu». Tabakalera 2015ean ireki zuten, eraikina guztiz eraberritzeko lanak egin ondotik.

Zentroak gaineratu du «datorren asteotan» lehiaketa publiko bat abiaraziko duela Rodriguezen ordezkoa aukeratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.