Andres Nagelen eskultura bat lekuz aldatzeko eskubidea onartu dute

Espainiako Auzitegi Gorenak Zornotzako Udalaren aldeko ebazpena hartu du, artistaren kaltetan

Erredakzioa
Bilbo
2013ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak Andres Nagel artistak herriko biribilgune baterako egindako eskultura lekuz aldatzeko eskubidea onartu dio Zornotzako Udalari. Leku horretarakoxe sortu zuela argudiatuz, Nagelek ez du inondik ere ontzat ematen eskultura lekuz aldatzea, eta behin baino gehiagotan adierazi izan du eskultura lekuz alda dezaten baino nahiago duela obra betiko suntsi dezaten. Izenbururik ez du Nagelen lanak, baina herritarrek Patata izenarekin izendatu ohi dute maiz.

Obra bere jatorrizko lekuan atxikitzeko «eskubide morala» onartzen dio artistari Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpenak, baina adierazten du inguruabarrak aintzat hartuta Zornotzako Udalak hura lekuz aldatzeko eskubidea duela. Ebazpenaren balorazio positiboa egin du Zornotzako Udalak, «udalerriaren interesei» lehentasuna eman dielako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak