Datorren denboraldirako hamazazpi programako egitarau oparoa prestatu du BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoak. Izan ere, bere mendeurrenaren ondorengo lehen denboraldirako, XX. mendeko musikan jarriko du fokua, nahiz eta XXI. mendean sartu-irtenen bat ere egingo duen. Ziklo berri honetan, taldeak garrantzia eman nahi die emakumezko konpositore, bakarlari eta zuzendariei. Denboraldia urrian abiatuko da, eta datorren urteko ekainean bukatu.
Denboraldi berrian arituko diren zenbait konpositoreren presentzia nabarmendu du orkestrak, hala nola Jake Runestad, Isabel Urrutia, Unsuk Chin eta Samy Moussa. Gonbidatutako bakarlarien artean, berriz, Yuja Wang piano jotzailea, Jan Lisiecki, Alexandre Kantorow, Alena Baeva, Esther Yoo eta Karen Gomyo biolin jotzaileak, Asier Polo eta Johannes Moser biolontxelo jotzaileak eta Emmanuel Pahud txirula jotzailea. Hainbat zuzendarik hartuko du parte, halaber, denboraldi berrian: Isabel Rubiok, Chloe van Soeterstedek Yue Baok, Nacho de Pazek, Pablo Gonzalezek, Ludovic Morlotek, Leonard Slatkinek eta Giancarlo Guerrerok.
Gainera, Erik Nielsenen azken denboraldia izango da aurtengoa zuzendari titular gisa, eta, hain zuzen ere, hamazazpi programetatik bost zuzenduko ditu berak.
Andrazko musikagileak erdigunean jarri nahi ditu BOSek denboraldi berrian
Urrian abiatuko da Bilboko Orkestra Sinfonikoaren 2023-2024ko denboraldia; hamazazpi programa eskainiko dituzte denera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu