MUSIKA. Gaur egun martxan direnak aski ez, eta beste musika jaialdi bat antolatu dute Euskal Herrian: Boga Boga. Donostian eginen dute, eta iraileko bigarren asteburuan izanen du lehenbiziko aldia. Antolatzaileen esanetan, Donostiak aspaldi behar zuen «bertako DNA duen musika independenteko jaialdi bat» hartzea atzera ere, eta premia horri erantzunen dio festibalak. Gin Musikak eta Dabadaba aretoak antolatu dute, eta 25 kontzertu iragarri dituzte guztira, oraingoz.
Zehazki, Ondarreta hondartzan, Miramar jauregian, Txillida Leku museoan (Hernani, Gipuzkoa) eta Tabakaleran izanen dira kontzertuak. Artista hauek arituko dira oholtza horien gainean: Julieta Venegas, La Femme, Belako, Panda Bear & Sonic Boom, Anari, Pongo, Joe Crepusculo, Amantes Del Futuro, Verde Prato, Simona, Margarita Quebrada, J Martina, Hofe x 4:40, Vatocholo, Irenegarry, Dharmacide, Lukiek, Brava, Bariri, Tayhana, Alvva, Invt, Malakias, Hamaika eta Piel Mixta.
Boga Boga jaialdiak bere webgunean zehaztu du jada artista bakoitza zer egunetan ariko den. Kontzertu batzuk doakoak izanen dira, baina beste batzuetarako beharrezkoa izanen da sarrera erostea; bihartik aurrera erosten ahalko dira.
Anari eta Belako Donostiako Boga Boga jaialdian ariko dira
Lehen aldia du musika festibalak, eta irailaren 8tik 10era hirian 25 kontzertu izango direla iragarri dute oraingoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu