Musika

Anarik disko berria plazaratu du: 'Giza zarata'

Haren zazpigarren lan luzea da. Martxoaren 16an emango du lehen aurkezpen kontzertua, Donostiako Intxaurrondo kultur etxean.

(ID_12476439) ANARI ALBERDI
Anari Alberdi musikari eta idazlea, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Amaia Jimenez Larrea.
2024ko otsailaren 29a
09:30
Entzun

Soinu banda berri batez hasi, eta agian halaxe emango dute gaur eguna hainbatek. Izan ere, Anari Alberdi musikari eta idazleak Giza zarata diskoa kaleratu berri du. Duela pare bat aste, Troiako zaldia kantarekin aurreratu zien entzuleei diskoaren bidea. Hamar kantaz osatuta dago. Azken urteetan, Bidehutsen zigilupean atera ditu lanak –2007an sortu zuen, Inoren Ero Ni eta Lisabo taldeetako kideekin batera–, baina Tristuraren Industria elkartearen sinadura darama orain.

Bere ibilbidean hainbat musikarirekin lan egindakoa bada ere, aspalditik lagun dituen musikariak izan ditu ondoan lan berrian: Mikel Txopeitia bateria, Xabier Olazabal baxu jotzailea eta Joaquin Pascual teklatu jotzailea eta gitarrista. Vesna Vulovic kantarako Paco Locorekin ere aritu dira. Haren estudioan grabatu dute diskoa, Puerto de Santa Marian (Cadiz, Espainia).

Datozen hilabeteetan emango dituzten kontzertuen egunak ere iragarri dituzte. Horietako lehena martxoaren 16koa izango da, Donostiako Intxaurrondo kultur etxean, Muare taldearekin batera. Sarrera guztiak salduta daude dagoeneko. Martxoaren 21ean Bilboko Kafe Antzokian ariko da, eta 22an Gernikako (Bizkaia) Lekuek festibalean egongo da musikaria. Apirileko kontzertuei dagokienez, 11n Gasteizko Jimmy Jazzen ariko da, 20an Atarrabiako Totemen (Nafarroa), eta 21ean Hendaiako Mendi Zolan (Lapurdi).

Diskoa Badok atarian dago entzungai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.