Kritika. Musika.

The Lemon Twigs

The Lemon Twigsen 'A Dream Is All We Know' diskoaren azala. BERRIA
The Lemon Twigsen 'A Dream Is All We Know' diskoaren azala. BERRIA
2024ko maiatzaren 26a
05:05
Entzun

the lemon twigs

'A Dream Is All We Know'

Diskoetxea: Captured Tracks.

Iaz plazaratutako Everything Harmony zoragarriaren jarraipena da A Dream Is All We Know hau, zeina Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko duten D’Addario anaia estatubatuarrek, datorren asteazkenean, hilaren 29an. Bada, honetan ere, bere horretan jarraitzen du bikoteak; hau da, 1960ko urteetan sustraitutako eta psikodelian bustitako kantutzar popzale kolosalak idazten. Gaitasun horren ondorioz, kopia hutsalaren itzala aise gainditzeko ahalmena agertzen dute, bi sortzaileen idoloen eraginak nabarmenak izanagatik ere; tartean, The Beatles, The Who, The Beach Boys eta Big Star. Munstro klasikoen ondarea gaurkotzea kontu zaila da, baina anaiek duintasunez, ahalmenez eta errespetuz egiten dute hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.