Kritika. Musika

De Temps Antan

DE TEMPS ANTAN
De Temps Antan taldearen azken diskoaren azala: 'J'ai mal à mon folklore'. BERRIA
Andoni Tolosa.
2024ko urriaren 13a
05:05
Entzun

De Temps Antan

Zazpigarren diskoa du Quebeceko hirukoak, eta bertako herri-musikaren esparrua lantzen jarraitzen dute, nahiz eta horretarako ikuspegi propioa —oso propioa— erabili. Ziurrenik, Quebeceko musika aipatzean La Bottine Souriante edo Le Vent Du Nord taldeak etortzen zaizkio burura jendeari, hango talderik ezagunenak baitira munduan zehar —herri musikaz ari bagara—, eta egia da iturri beretik edaten duela, enbor beretik datorrela, De Temps Antan ere. Baina haien proposamenari askoz ere indar handiagoa dario, eta hori aukeratu duten gordintasun akustikoari zor diote: zapatak, soinu diatonikoa eta gitarra aski dira kantu benetan kitzikagarriak egiteko. Ez espero sofistikaziorik edo supertalderik, hirukoak emango dizuna proposamen zuzena eta oinarrizkoa baita. Hortxe du baliorik handiena disko honek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.