Zinema. Estreinaldiak. Fantasien gatibu
Publikoa eta pribatua
Zinegoak jaialdian, Lucia Egaña Rojasen Mi sexualidad es una creación artística saritu dute dokumental onenaren sariarekin. Postpornoaren inguruko hausnarketa plazaratzea du helburu, eta, horretarako, do it yourself filosofia baliatu du. Bartzelonako postporno eszenara jo zuen, eta hango lagunen iritziak bildu zituen. 90eko hamarkadan pornoa gainditzea helburu zuen mugimendu bat abian jarri zuen Annie Sprinkle artista estatubatuarrak; porno konbentzionalaren aurkako erantzun gisa sortu zen. Zinemaren eta errealitatearen arteko gatazka amaiezina da, eta, dirudienez, errealitatea beti preso aurkitzen da. Postpornoa aniztasunaren aldeko oihua da. Sexu askapenaren gorazarrea litzateke, eta, bide batez, probokazioa eta eztabaida eragin nahi du. Pornoan praktika batzuk ez dira onargarriak, eta injustizia horiek salatu nahi dituzte egileek. Gorputza eremu politikoa eta publikoa dela jakinda, praktika askotarikoak gizarteratzea da postpornoaren asmoa. Ikusezinak diren praktika horien testigantza izan nahi du. Sexua esperimentazio gisa ulertzen dute, eta plazera erdietsi nahi duenak bere gorputza ezagutu behar du lehendabizi. Pertsona bakoitza mundu bat da, eta norberaren sexualitateari mugak jartzea kaltegarria izan daiteke. Bestetik, Weekend filmak eremu publikoaren eta pribatuaren arteko gatazka du hizpide. Bi protagonistek bakoitzak modu batera aurre egiten dio bere homosexualitateari, eta bi ikuspegi kontrajarri horietan datza pelikularen mamia. Glenek 16 urterekin erabaki zuen armairutik irtetea; Russellek, aldiz, bizitza normala darama. Glen homosexuala izateaz harro dago, nahiz eta horrek arazoak ekarri dizkion. Russellek sexualitatea norberaren pribatutasunari dagokion zerbait dela pentsatzen du, eta etxean bere sexualitatearekin gustura sentitzen bada ere, militantziasuizidioa dela uste du. Homosexualek ezkutuan edo euren ghetto-an jarraitzen badutezaila izango da egoera aldatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu