Kritika. Musika

Mahl Kobat

Mahl Kobat taldearen 'Zelan apurtu pertsona bat' diskoa.
Mahl Kobat taldearen 'Zelan apurtu pertsona bat' diskoa.
2025eko otsailaren 9a
04:00
Entzun 00:00:0000:00:00

MAHL KOBAt

Azalera taldean ibilitako Beñat Bidegain gitarra jotzaile ondarroarrak bide ezberdina landu du azkenaldian: bere bakarkako proiektua, barnerakoia eta akustikoa. Atmosfera pausatuek badakarte, bide batez, biluztasun absolutuaren sentsazioa ere, soilik barren-barrenetik irten daitekeen gordintasuna azaleratzen duena. Planteamendua erraietakoa da, segur aski nahiko hertsia eta hermetikoa, nahiz eta akaso beste formatu baterako ere balio duten konposizioek. Haren gitarra eta ahotsa gailentzen diren arren, instrumentazio xumeak ere sartu ditu han-hemenka, hala nola sintetizadorea, baxua edo txistua. Soinu zaratatsua dakar, aldiz, Etorkizuna VI-ren bukaerak, baita Mar de viento-ren distortsioak ere. Kantautore baten opera prima dugu hauxe, eta hainbat fruitu mota eman ditzake oraindik, nahiz eta bere antikomertzialtasunak nortasun traza batzuk erakusten dizkigun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.