JUSTIN ADAMS & MAURO DURANTE
'Sweet Release'
Diskoetxea: Ponderosa Music Records.
Hauxe da gitarra jotzaile ingelesak kantari eta perkusio jotzaile italiarrarekin batera kaleratzen duen bigarren lan luzea. Ziurrenik, Adamsek Cacionere Grecanico Salentino taldearen Meridiano (2021) lan arrakastatsua ekoiztu zuenean ezagutu zuten elkar, eta urte berean kaleratu zuten handik abiatutako elkarlanaren emaitza izan zen eta laudorio ugari jaso zituen Still Moving diskoa. Bada, haren jarraipen zuzena da bikote modura landu duten bigarren kantu bilduma hau. Gitarra elektrikoak, ahotsak eta tanbureloak, ez da behar besterik; gitarraren riff hipnotikoak eta tarantelaren gatza, zer gehiago, leku bat non herri musika indarrean bat datorren rock biluziarekin.