Kritika. Haur eta gazte literatura

Hilabeteak

'Urtaroak' liburuaren azala.
'Urtaroak' liburuaren azala.
2024ko urriaren 27a
05:00
Entzun

'URTAROAK'

Urteko hilabete guztiak ordena kronologikoan antolatuta agertzen dira, errepikatzen den formatu berean.

Bi orrialdeak hartzen dituen ilustrazio baten gainean testua ezarrita dago. Ezkerretara goian hilabete izena, haren azpian bertsoa, zazpiko txikian, tenore hartako gaiak izan daitezkeenak aipatuz. Eskuinetara testu korritua dago, bospasei lerrokoa. Bertan irakurlearen alter ego-a izango den txakurtxo zuria aipatzen da beti, bai eta beste animaliaren bat ere, baina sasoiko klimaren eta landarediaren aipamenak dira nagusi. Tarteka baserritarren aipamenak egiten dira, garaiko lanetan: martxoan jorran, uztailean segan, urrian mahatsa biltzen eta abenduan belar idorra ematen.

Ilustrazioetan urteko sasoi bakoitzari egozten zaizkion koloreak erabiltzen dira, neguko zeru ubela, apirileko berde argia, uztaileko kolore eztanda, edota azaroko tonu gorriztak.

Txakurraren marrazkiaz gain, landareak erretratatzen dira, bereziki belarra eta loreak ilustrazio guztietan. Tarteka pinpirinak, erleak edota txoritxoak.

Bitartekari kantazaleek eta haur txikitxoek gustura hartuko dute proposamena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.