Kritika. Haur eta gazte literatura

Gurasoen banatzea

'Bi etxe, maitasun bera' liburuaren azala.
'Bi etxe, maitasun bera' liburuaren azala.
2024ko urriaren 27a
05:00
Entzun

'Bi etxe, maitasun bera'

Haurrekin gatazkatsuak diren gaiak literaturaren bidez, fikzioaren bidez, jardutea ohikoa bihurtu zaigu. Askotan haurrari berari zuzenean eragin diezaioketen gaiak dira, hala nola, esku artean dugun liburu honetan bezala, gurasoen banaketa.

Izatez, liburu bainoago liburuxka da, azal mehez bildutako hamabi orrialdeko lantxoa.

Barruan ere sinpletasuna da nagusi, testu sorta laburrak ditu, bi orriko bakoitzean bost-hamar lerro. Hain zuzen irudiek hartzen dute presentzia, testuaren tonua iragarriz.

Testu sorta bakoitzak narrazioaren ekinaldi bat eragiten du, guztira sei.

Lehenengoan egoeraren aurkezpena (gurasoek badute iskanbila aspaldion); bigarrengoan amaren azalpen «lasaigarria»; hirugarrengoan maitasunari buruzko hausnarketa egiten du protagonistak; laugarrengoan aitak eta amak albistea ematen diete, alegia, aurrerantzean etxe banatan biziko direla gurasoak, eta haiek txandaka batean eta bestean biziko direla; bosgarrengoan egoera berriaren onurak agertzen dira, fokua maitasunean jarrita; seigarrengoan protagonistak egoera berria onartzen duela agertzen digu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.