Kritika. Antzerkia

Euskal 'sirenatxoa'

2024ko azaroaren 6a
05:00
Entzun

'ERREKA MARI'

Disneyri esker ezagunagoa dugun Sirenatxoa-ren historiak, berez, Hans Christian Andersen poeta eta idazlearengan du iturburu. Pantaila aldian leundu, edertu edo makillatutako ipuinak trama lazgarria du bere horretan. Izan ere, printze humanoarekin ezkontzeko, atzera-bueltarik gabeko sakrifizioa egiteko prest agertzen da Sirenatxoa, sorginarekin tratua egiten duenean: bere arrain isatsari —bere identitateari, alegia— eta ahotsari —munduko ahotsik ederrenari!— uko egingo dio bi oin humanoren truke, pauso bakoitza emateak egundoko mina eragiten dion arren. Hala eta guztiz ere, printzearen aurrean dantza eta dantza aritzen da, mutu, hura maitemintzeko. Spoiler: printzea beste printzesa batekin ezkontzen da, Sirenatxoari bihotza mila zatitxotan hautsiz.

Iruditegi hori ekarri digute taula gainera Javier Larak eta Egoitz Sanchezek, Euskal Herriko Sirenatxoa, Erreka Mari-rekin. Zer esan nahi du 90eko hamarkadako Euskal Herrian arrain isatsarekin jaiotzeak? Askotan gertatzen den legez, denborak iraganari begi berriez begiratzeko aukera ematen digu, ikusten ez genituen ilun horiek identifikatu eta epaitzeko aukera.

Antzezlearen autobiografian oinarritutako fikzio poetiko bat da hau, bideo proiekzio, testu eta pertsonaia zein eszena ezberdinak tartekatuz belaunaldi baten oihartzuna ekartzen duena, mutiko queer baten bizipenetatik. Lola Flores imitatzen dihardu mutikoak, eskolan futbolean trakets saiatzen delarik, Barbierekin jolasteak ekartzen dituen ondorioak maneiatzen, guraso zein irakasleen aurreiritziak eta eskola jazarpenari aurre egiten, kalean ETAren atentatuak eta gatazka politiko goria nagusi diren bitartean.

'Erreka Mari' emanaldiko irudi bat. HODEI TORRES
Erreka Mari emanaldiko irudi bat. HODEI TORRES
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.