Bernardo Atxaga.
Hasier Etxeberria hil da. IRITZIA

Errektangelua

2017ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Lehengo batean, telebistan, galdera egin zioten itsu gelditutako Maialen Solaun neskatilari, gogoratzen al zituen munduko gauzak, eta berak erantzun zuen batzuk ahazten ari zitzaizkiola, «esate baterako errektangelua, ia ez dakit nolakoa den».

Hasier Etxeberria hil dela jakin orduko neskatilaren erantzuna etorri zait gogora. Euskal kulturari zegokionez errektangelu bat zen bera, gure puzzleko pieza sendo eta seguru bat, edozer eraikitzeko unean oinarria eskaintzen zuena. Gainera, ahots bat zuen, hizkera nahastezina. Artista eta idazleek, beti kolokan, hutsunea sumatuko dugu orain.

Ahaztu egiten da ikusten ez dena. Errektangelua nolakoa den ere bai. Ez dezagun ahaztu Hasier Etxeberria eta berak egindako lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.