Kritika. Musika

Dream Theater

dream theater diskoa
2025eko martxoaren 2a
04:05
Entzun 00:00:0000:00:00

dream theater

Diskoaren izenburua: Parasomnia. Diskoetxea: Inside Out.

Metalari progresibo adjektiboa gehitu zieten taldeen artean esanguratsuenetakoa den honek goi mailako diskoa argitaratu berri du. Ez dugu aurreko bost diskoak txarrak zirenik esango, baina Mike Portnoy bateria jolearen itzulerak (2010ean alde egin zuen) indarberritu egin du taldea. Parasomnia diskoak kontzeptu bat lantzen du: loarena. Zortzi kantuek, bakoitzak bere erara, gai horri heltzen diote. Garai zaharrak berreskuratu dituztela esan daiteke, betiere gaurkotasuna galdu gabe baina taldearen nortasun agiria den botere instrumentala nagusi dela. Gainera, John Petruccik zortzi sokako gitarra erabiltzeak soinu benetan mardula eman die kantuei. Zer arraio, Kevin Jamesen ahotsa ere hobeto sumatzen dugu disko honetan. Kantuak luzeak eta oso gogorrak dira, adibide bezala diskoari agur esaten dion The Shadow Man Incident kantuak 19 minutu dauzka eta Dead Asleep kantu ederrak hamaika. Finean, taldearen hamaseigarren diskoa garai onenekoekin konparatu daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.