Kritika. Antzerkia

Damuaz eta erruaz, konplexurik gabe

NODE konpainiaren me arrepiento antzezlanerako eginiko irudi bat
'Me arrepiento' obrarako sortutako irudietako bat. NODE KONPAINIA
2024ko maiatzaren 30a
05:00
Entzun

'Me arrepiento'

NODE konpainiak Me arrepiento estreinatu zuen pasa den larunbatean, Gazteszenan: dantza, performatibitatea eta zuzeneko musika nahasten dituen espektakulua. Iosu Ieregi eta Ion Estala sortzaileek zentzu biografiko eta biluzi batean zabaldu zituzten damua eta errua –damuaren ondotik beti errua baitator– nola, noiz eta zergatik bizi izan dituzten. Pisutsua, sakona edo dramatikoa irudi dezake damuaren kontzeptuak, atzera-bueltarik ez duen hanka sartze baten moduan, eta denon iruditeriak estuki lotzen du –kontzienteki edo inkontzienteki– erlijio katolikoarekin. Ikus-entzunezko proiekzioak, argiak eta zuzeneko musikaren bat-batekotasuna baliatuz, giro mistiko eta solemnea eraginez ematen diote hasiera emanaldiari. Baina bi pertsonaien gorpuzkerak, egiten dituzten mugimenduek, dialogo komikoek eta txantxek segituan apurtzen dute sortutako ingurune elizkoi hori... festa bati lekua egiteko! Hemen sartzen da vodevil delakoaren jolas bihurria: XIX. mendean, entretenimendua helburu, Frantzian jaiotako antzerki barietatea, batik bat AEBetan garatu zena, 1880eko eta 1930eko hamarkaden artean. Diva handiek bezala, Ieregik eta Estalak beren desira, gogo eta ametsak abesten dituzte, sexualitateari dagokion protagonismoa aitortuz.

Ez da, finean, damuaren inguruko erritual bat, bizitzari egiten zaion omenaldia baizik, hanka sartzeko beldurrik gabe, konplexurik gabe, bizitzea merezi duen bizi horri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.