maddi ane txoperena iribarren

Bertso sorta bat koronabirusari

2020ko martxoaren 17a
12:40
Entzun

Maddi Ane Txoperena Iribarren bertsolari eta BERRIAko kazetariak bertso sorta bat eskaini dio COVID-19 eritasunari. Etxetik lanean egitearen ajeak izan ditu hizpide, baita lau hormaren artean harrapatuta egoteak egunerokoan ekartzen dituen aldaketak ere. Irakurketa eta musika dira denbora igarotzeko moduetako bi, baita, zergatik ez, leihotik begira jartzea, kale hutsera, aire garbiagoa duen kale batera.

Ingurukoekiko harremanak Skype eta Whatsappeko elkarrizketetara mugatu dira, eta koronabirusaren jatorriaren inguruko konspirazio teoriak ere ageri dira horietan. Agerian geratu dena zaintzaren afera izan da, Txoperenaren esanetan, askok lehen aldiz ezagutuko baitute. Eta hizpide, nola ez, komuneko papera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.