Euskadiko Filmategiak atzera begirako bat eskainiko dio Ana Diez zinemagileari (Tutera, 1957). Haren zortzi lan emango dituzte,gaur hasi eta uztailaren 3a bitartean. Bilboko Alondegian izango da, gaur, lehen emanaldia, eta besteak Donostian, Gasteizen eta Baionan egingo dira. 1985ekoa da lanik zaharrena (Elvira Luz Cruz dokumentala), eta 2008koa berriena (Paisito filma). Atzera begirakoa egitearekin batera, hari buruzko liburu bat argitaratuko du Euskadiko Filmategiak.
Liburu hori egin ahal izateko, bere obra guztia aztertu zuen Diezek. «Denbora asko pasatu behar da zuzendari batek bere filma ikusle soil batek bezala ikus dezan», aitortu zuen atzo zuzendariak, atzera begirakoaren aurkezpenean. Eta, urteak pasatu eta gero, oharkabean pasatu zitzaizkion xehetasunei erreparatu die. Orain, Manuel Hidalgorekin batera idatzitako ekoizpena (La puertas del amor) «aurrera eramateko ahaleginean» dabil Diez. Euskadiko Filmategiak egindako bigarren atzera begirakoa da Diezena. Alex de la Iglesiari eskaini zion aurrenekoa, iaz.
Ana Diezi atzera begirako bat eskainiko dio Euskadiko Filmategiak
Zortzi lan emango dituzte gaur hasi eta uztailaren 3a bitartean, Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Baionan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu