'BIzitza ederra da'
Baikor eta jostalari aurkezten zaizkigun proposamenak udararako preskura literario atsegin bihurtzen dira, Luka eta Utx bilduma kasurako.
Kontakizunaren protagonista nagusia Luka da, bere desioak zerrenda batean idatziz gozatzen duen mutikoa. Haren gurasoak ia ez dira agertzen. Izan ere, Luka aitona-amonen etxera eramaten baitute oporrak direnean, kostaldeko etxe xarmant hartara. Utx zakurra zain dauka bertan, tandem banaezina osatzeko prest. Igarriko diozue: hondartza giroan, oporretan, txakurtxo zuri-gorri baten konpainian,... Ez, istorio hauetan ez dago perfekzioa urratuko duen gabeziarik. Ezta irudigintzan ere, ilustrazioak formaz, osaeraz eta kolorez akasgabeak direlako.
Badakit orain baina parrastada bat bota beharko nukeela, baina iruditzen zait bilduma hau ametsen eta desioen munduko narratiba dela, idealizazio beharrezko horien erakusgarri. Izan ere, gogoan izan behar dugu arketipoen munduan irudiak sentipenen ordezkari baino ez direla, kontraesankorrak eta ahulak direla ahaztu egin behar dugula, hau ez baita kontakizun errealista bat, baizik eta edonon ere bizi daitekeen amets polit bat.