Amale Arzelus idazle eta aktore euskaltzalea hil da
ANTZERKIA. Joan den asteartean hil zen Amale Arzelus antzerkiko aktore eta idazlea, 91 urte zituela. Ander Arzelus Luzear aitaren eskutik, artean ume zela hasi zen euskarazko irratigintzan parte hartzen eta antzerkiko aktore lanetan. Horrez gain, hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaboratu zuen, Euskaldunon Egunkaria -n besteak beste. Antzerkizale saria eman zion EHAZEk 2011n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu