Lehenengoz, komiki lehiaketa antolatu dute ikastolen jaiek. Euskal Herriko historia kontatu eta momentu jakin batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko sortu dute. Lehiaketa 14 eta 16 urte bitarteko gazteentzat da, eta taldeka zein banaka parte hartzen ahalko da.
Komikian jorratu beharreko gaia Amaiurko gazteluaren setioa izango da. Gaztela eta Aragoiko armadek setiatu zuten gaztelua, 1522ko uztailaren 15etik 19ra bitarte. Setioa garrantzizkoa izan zen, bertan bukatu zelako Henrike II.a Nafarroakoaren aldekoek erresuma berreskuratzeko egindako hirugarren saiakera, 1512ko konkista izan eta gero.
Hamalau eta hamasei urte bitarteko gazteek parte hartzen ahalko dute. Azala ere kontatuta, euskaraz idatzitako bortz orrialdeko komikiak izango dira. Teknika librea izanen da, baina PDF formatuan aurkeztuko beharko dira, [email protected] helbidera bidalita. Lanak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 30eko 12:00etan bukatuko da.
Irabazlearen komikia 2021eko urriko Xabiroi aldizkarian argitaratuko da. Halaber, parte hartzaile denen artean hiru tableta, Xabiroi aldizkariaren urteko hamar harpidetza eta Xabiroi bildumak (hiru bildumako bortz sorta) zozkatuko dira. Gainera, aurkeztutako lanak ikastolen jaien webguneetan egongo dira ikusgai.