Amaia Telleriak Zilarrezko Euskadi saria jaso du
LITERATURA. Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak banatzen duen Zilarrezko Euskadi saria jaso zuen, atzo, Donostian egindako ekitaldian. Haize lekuak (Alberdania) eleberriagatik saritu dute Telleria. Gaztelaniazko saria, berriz, Jon Bilbaori eman zioten, Basilisco eleberriagatik (Impedimenta). Eguerdian jaso zituzten bi idazleek sariak, eta arratsaldean, berriz, topaketa bat izan zuten irakurleekin, Donostiako udal liburutegiaren sotoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu