Amaia Lasa Alegria

2015eko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
(Getaria, Gipuzkoa, 1948)

17 urterekin osatuak zituen lehen poemak. Juan San Martinek apailaturiko Uhin berri antologian eman zituen lehen aleak, 1969an. Gero etorri zen Mikel anaiarekin osatutako Poema bilduma (1971), eta bakarkako Hitz nahastuak (1977), Nere paradisuetan (1979) eta Itsasoko izaki (2010) lanak. Donostian egin zituen irakasle ikasketak, eta irakasle aritu zen Nikaraguan. 1980an joan zen hara, iraultza sandinIsta bete-betean zegoela, eta hiru urte egin zituen bertan. Han erditu zen alabaz, duela 33 urte. Hiru urte geroago izan zuen semea.

Poesia idatzi izan du batez ere, eta lanon bilduma argitaratu zuen EHUk 2000. urtean: Geroaren aurpegia (1967-1997). Susak, berriz, XX. mendeko poesia kaieretako ale bat eskaini zion 2001ean. Ipuin bilduma bat ere emana du: Malintxearen gerizpean (1988). Ez dio idazteari utzi inoiz. «Segitzen dut idazten, bai, beti bezala: lasai. Beti nahi izan dudan denbora daukat orain». Erretiroa hartuta dago, izan ere. Poesian ari da, irakurtzeko dauzkan liburuek eta eguneroko beste lanek utzitako tarteetan. «Badut beste proiektu txiki bat, literaturaren barruan betiere, baina oraindik ez da esateko modukoa. Nire martxan. Denborarik gabeko mundu bat da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.