Bertso txapelketa

Amaia Agirrek irabazi du I. Señora sariketa

Lesakan egin dute finala, eta sei emakume bertsolari aritu dira guztira: Agirrez gain, Haizea Arana, Miren Artetxe, Paula Amilburu, Saioa Alkaiza eta Onintza Enbeita

Amaia Agirre eta Onintza Enbeita, I. Señora sariketaren buruz burukoan. BERTSOZALE ELKARTEA
Berria
2021eko maiatzaren 8a
19:54
Entzun

Amaia Agirre izan da garaile Señora sariketako lehen edizioan. Aramaioko (Araba) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) kanporaketen ondoren, gaur jokatu dute bertsolaritza txapelketa feministako finala, Lesakako Arrano ostatuko terrazan (Nafarroa). Orotara, sei bertsolari lehiatu dira saioan: Haizea Arana, Miren Artetxe, Paula Amilburu, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita eta Amaia Agirre. Enbeita eta Agirre aritu dira buruz burukoan. Ainhoa Larretxea izan da finaleko gai jartzailea.

Emakume bertsolariek elkarrekin eta feminismotik kantatzeko sortu zuten txapelketa hainbat bertsolari eta bertsozale feministak. BERRIAri emandako elkarrizketan, Maider Arregi antolatzaileak nabarmendu zuen andrazko bertsolari helduei toki bat eskaintzeko ere sortu zutela ekimena: «[asmoa da] belaunaldi desberdinetako emakumeak bertsotan batera jartzea, adinari garrantzia emanez. Izan ere, irudipena daukagu askotan sariketak adinaren arabera antolatzen direla: gazte sariketak, esaterako. Gainera, emakume helduek zailtasunak izan ohi dituzte plazan kantatzeko. Hor zubi bat zabaldu nahi izan dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.