Amagoia Gurrutxaga Uranga. (Matxinbenta,, Gipuzkoa, 1971)
Kulturara «kezka pertsonaletik» eta kazetaritzaren bidetik heldu zela dio Amagoia Gurrutxaga Urangak. «Beti gustatu izan zait istorioak kontatzea, eta, asmatzen baino, ikusitakoak kontatzen hobeto asmatzen dudala uste dut». 1991n hasi zen Argia-n lanean, eta Euskaldunon Egunkaria-n eta BERRIAn aritu da ondotik. Hainbat libururen egilea ere bada —Zarauzko postalak. 36ko gerra (Zarauzko Udala, 2013); Iturbide, igitai jolea (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2017); eta Enarak (Oñatiko Udala, 2019), besteak beste—, eta Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen koordinatzailea da 2021etik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu