Amable Ariasen marrazkiak jarri ditu ikusgai Irungo Gal aretoak

'Macabros' eta 'Huellas de azul eléctrico' serietako inoiz erakutsi gabeko 61 lan bildu dituzte

Erredakzioa
Donostia
2012ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Amable Ariasek (1927-1984) Macabros eta Huellas de azul eléctrico serietarako egin baina inoiz ikusgai jarri gabeko 61 marrazkik osatzen dute Irungo Menchu Gal aretoan ireki duten erakusketa. Erakusketa 2013ko otsailaren 10era arte egongo da ikusgai. «Garrantzi handiko gertaera». Hitz horiekin definitu du Juan Pablo Huercanos Jorge Oteiza Fundazioaren zuzendariordeak Amable Ariasen erakusketa, «haren marrazkirik gabe ezin delako artistaren obra bere osotasunean ulertu».

Marrazkietako 36 Macabros seriekoak dira, eta indarkeria dute ezaugarri nagusi. 1983an egin zituen, bizitzako azken garaian eta ordurako gaixo zegoela. Gainerako 25 marrazkiak Huellas de azul eléctrico seriekoak dira, eta tinta urdinez bustiriko tanpoien gainean daude eginak. Horietan biluziak, autorretratuak eta faunarekin lotutako irudiak azaltzen dira. Ez daude ez sinatuak ez datatuak, baina Huercanosen arabera «ziurtasun osoz» esan daiteke 1973an eginikoak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.