HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Lapatza'

Altxor uhartearen 'spin-off'-a

Idazlea: Paddy Rekalde. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Elkar.

2018ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Pentsatzen dut denok ezagutzen dugula Altxor uhartea eleberria. Hango itsas giroa, hango jendeak, hango haurrak. Bada, esku artean dugun Lapatza liburu hartako haur bati gertatu izan balitzaio bezala da. Zeren edozein gizalditan eta kostaldeko edozein herritan gerta zitekeen.

Baina Euskal Herrian gertatzen da, Bizkaiko kostaldekoa den herri batean (Elantxobe?, Ea?) izenak iradokitzen duenez; eta gaur egungo garaietan dela dakigu, zeharkako erreferentzia batzuei esker: neoprenoa, udalekuetako begiraleak, txiklea,...

Piratarik ez dugu aurkituko, soilik haurrak eta marinelak, harrizko hondartzak eta kaialdea, itsasoak ekarritako traste zaharrak eta harrizko hondartzan bere base sekretua duen neskato bat.

Istorioak abentura izatera iristen ez den pasadizo bat kontatzen du, anekdota bat, baina horrek igual dio. Liburuxka honetan inporta duena aldarrikatzen den bizi-grina (grina-bizia) da, zenbat eta grina gehiago orduan eta haurrago da haurra, eta biziago dago haurra, eta basatiago da haurra, kasik Jim Hawkins gaztea edota Long John Silver pirata maltzurra adina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.