Alproja taldeak 'Gernika' antzerki obra jokatuko du gaur, Zarautzen

Francisco Escuderoren 'Gernika' operan eta antzerki taldearen obra batean oinarritutako lan bat egin dute

Erredakzioa
Zarautz
2012ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogorarazteko ekitaldien barruan, Alproja taldeak Gernika antzezlana eskainiko dut gaur, Zarautzen, Aritzbatalde kiroldegian. Francisco Escudero musikariaren jaiotzaren mendeurrenarekin bat egiteko, Alproja taldeak, haren Gernika opera hartu, eta taldeak taularatutako Gernikaren heriotza lanarekin moldatu du.

Bi agertoki erabiliko ditu taldeak antzezlana egiteko. Escuderoren lanaren egokitzapenarekin batera, Txorimalo lana ere emango dute. Jaione Escudero maisuaren ilobak eman dio taldeari Txorimalo lanaren berri. Ainhoa Alberdi Alprojako kidearen esanetan, bi obrak oso lotuta daude: «Txorimalo duela gutxi arte ezagutu gabeko lana da. Iraganeko mamuak uxatzea eta garbitzea nuen buruan, eta obrak zentzu hori dauka».

Taldean egindako lana

Moldaketa egitea «erronka handia» izan dela esan du Alberdik. Harekin batera ibili dira Inhar Agirrezabal gidoilaria, Imanol Epelde zuzendaria, Urki Muguruza eta Iraia Elias. «Hasieran, ur handitan sartu ote ginen pentsatzen hasi nintzen, baina, bat-batean, bi lanen lotura egin nuen, gauzak argi ikusita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.