Alos Quartet eta Oreka Tx taldeek indarrak batuko dituzte ikuskizun batean

'Haritik egurrera' saioa eskainiko dute ostegunean Donostian, Viktoria Eugeniako Klubean

Erredakzioa
Donostia
2013ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Alos Quartet harizko laukoteak eta Oreka Tx txalaparta taldeak elkarrekin landutako ikuskizuna eskainiko dute etzi, ostegunez, Donostiako Viktoria Eugeniako Klub aretoan: Haritik egurrera. Bi taldeetako musikariek ibilbide luzea egin dute, bakoitzak bere esparruan, baina hau izango da elkarrekin arituko diren lehendabiziko aldia. Donostia Kulturak ohar baten bidez aurreratu duenez, «aukera bakarra» izango da bi taldeak elkarrekin ikusteko.

Alos Quartet 1999an sortu zen, Et Incarnatus ganbera orkestraren baitatik, eta musika klasikoan nahiz bestelako eremuetan aritu diren musikariek osatzen dute: Xabi Zeberio, Francisco Herrero, Pello Ramirez etaLorena Nuñez. Oreka Tx, berriz, 1997an sortu zuten Igor Otxoak eta Harkaitz Martinez de San Vicentek. Azkenaldian, Mikel Ugarte ari da Otxoaren ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.