Zinema

Almandoz, Fresneda eta Oñederraren film laburrak hautatu dituzte Kimuak katalogorako

Programara aurkeztutako 47 filmen artean zazpi aukeratu ditu epaimahaiak. Etxepare Institutuaren eta Zineuskadiren bitartez egituratzen den programak euskal film laburrak sustatzea eta zabaltzea du xede.

'Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)' filma
'Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)' filma
mikel lizarralde
2024ko maiatzaren 13a
13:13
Entzun

Kimuak programaren 27. ediziora aurkeztutako 47 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak 2024. urteko katalogoa osatzeko: Dinosaurioak (Koldo Almandoz), Errotatiba (Iratxe Fresneda), Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) (Izibene Oñederra), Exergo (Jorge Moneo Quintana), Patrimonio (Aitor Abio), Todo lo cubre la sal (Joana Moya Blanco) eta Utländsk (Alba Lozano).

Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik sustatzen duten programa da Kimuak, eta laburren hautaketa hau nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko egitasmoetan aurkeztuko du hemendik aurrera.

Aurtengo epaimahaia honako hauek osatu dute: Alaitz Arenzana, Zinegoak LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdiko zuzendari artistikoak, Claudio Zilleruelo Acra, Black Canvas Zinema Garaikidearen Jaialdiaren sortzaile eta zuzendari artistikoak, eta Xavi Herrerok, Ibizacinefest-Cinema Independent d ́Eivissaren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari eta programatzaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.