Hainbat herrialdetako 11 sortzaile berrik aurkeztu zituzten lan laburrak Bilboko ACT jaialdira. Guztien artetik, Alma Soderberg-en Cosas izan da hoberena, epaimahaiaren ustez, eta suediarrari eman ziotenACT Arriaga saria larunbat gauean, Kafe Antzokian eginiko ekitaldian. «Momentu oro harritzen duen agerpen eszeniko elektriko bat» da lana, epaimahaiaren aburuz; «konprometitua, erregistro anitzekoa, ikusleak zirikatu eta emozionatu egiten dituena». Soderberg antzezle «ausart, zintzo eta zuzena» dela iritzita eman zioten sari nagusia.
Koldo Arostegik irabazi du gizonen atalean interpretazio onenaren saria, Rocio y Nino lanagatik, eta Marielle Moralesek emakumeenean, B.U.R.-gatik. Zuzendaritza koreografiko onenaren saria Yukiko Suzukirentzat izan da.
Alma Soderbergen 'Cosas' obra saritu du Bilboko ACT jaialdiak
Koldo Arostegik jaso du interpretazio onenaren saria gizonen atalean, eta Marielle Moralesek emakumeenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu