Diskoetxea: Innovative Leisure.
Allah-Las kaliforniarrak disko homonimo batekin irten ziren plazara orain hiru urte. Hasieratik antzematen zitzaien 60ko hamarkadako garage-rock-aren kutsua, The Kinksen edota The Beach Boysen tankerako taldeen eragina, eta halatsu jarraitu dute Worship the Sun berrian ere, nahiz eta orain ildo berari segituz soinu paisaia askotarikoagoetara ailegatu diren. Psikodelia ukituak ditu 501-415 singleak, Had It All-en giro surferoagoetara hurreratzen dira, hiptonikoa da Nothing to Hide, barnerakoia da Buffalo Nickel, azidoak dira No Werewolf-eko konpas irmoak. Kantu batek besteari bide emanez, ia oharkabean barneratzen da entzulea uda eternal baterako soinu banda ezin aproposago batean, zenbaitzuk urteko azken bainua hartzen ari diren egunotarako ere balio duena, noski.
Allah-Las. Worship the Sun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu