Kalean da Bertsolari aldizkariaren udako zenbakia, 126.a. Askotariko gai eta izenekin ondu dute, eta horietako bat eraman azalera: Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, Bizkaia, 1994) eta Saioa Alkaiza Guallar (Iruñea, 1991) egungo Bizkaiko eta Nafarroako bertsolari txapeldunen arteko solasaldia, Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolariak sinatua.
Bertsoak, erreportajeak eta bestelako edukiak dakartza zenbaki horrek. Horien artean, xakearen eta bertsolaritzaren arteko harremanaz idatzi du Jon Altuna Oxan-ek; Balentin Larrea konpositorearen, Mateo Mujika apezpikuaren eta Piarres Ibarrart ikazkinaren figurak aztertu ditu Koldo Izagirrek; bat-batekotasunaren jolasaz aritu da Pello Esnal; eta herrialdeetako txapeldun gehienak kazetariak izatearen fenomenoaz galdetu du Antxoka Agirrek.
Horietaz gainera, Haritz Mujikak eta Ane Zuazubiskarrek bertso kalakan segitu dute, eta udaberrian zendutako Haizea Beruete bertsolariaren aldeko sorta osatu dute hainbat lagunek.
Gaztelumendi diseinuan
Zenbaki berriak fase aldaketa bat ere ekarri du aldizkarira. Azken 31 urteetan, Txema Garzia Urbina izan da Bertsolari-ren diseinu eta maketazio arduraduna, baina, aurrerantzean, Unai Gaztelumendi Arandia arituko da zeregin horietan; Gaztelumendi bertsolaria eta marrazkilaria ere bada.
Alkaizaren eta Ibarzabalen arteko solasa udako 'Bertsolari'-n
Haizea Beruete, Ana Galarraga, Balentin Larrea, Mateo Mujika eta Piarres Ibarrart ere izan dituzte aipagai aldizkariaren zenbaki berrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu