Zinema

Alice Lowek jasoko du Fant jaialdiko Fantasiazko Izarra saria

Festibalaren itxieran jasoko du saria aktore, zuzendari eta gidoilari britainiarrak, eta haren azken filma ere proiektatuko dute: ‘Timestalker’. Bestetik, Deniel Monzon eta Saturnino Garcia ere omenduko dituzte Fant sariekin.

Alice Lowe zinemagilea. JEAN-CHRISTOPHE BOTT / EFE
Alice Lowe zinemagilea. JEAN-CHRISTOPHE BOTT / EFE
Inigo Astiz
2025eko apirilaren 7a
17:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Berez, maiatzaren 2tik 10era bitarte egingo dute aurtengo Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, baina hasiak dira hari lotutako albisteak. Gorabidean den norbaiten ibilbidea laudatzeko ematen duten Fantrobia saria Enrique Buleo zinemagilearentzat izango dela iragarri zuten aurreko astean, eta jaialdiko sari nagusia norentzat izango den jakinarazi dute orain. Alice Lowe aktore, zuzendari eta gidoilari ingelesak jasoko du Fantasiazko Izarra izeneko saria. Festibalaren itxiera galan jasoko du, eta haren azken filma ere proiektatuko dute sari banaketaren ostean.

Gaur egungo fantasiazko zinemako emakumezkorik ezagunenetako bat da Lowe, jaialdiak hedabideei helarazitako oharrean zehaztu duenez. Besteak beste, Black Mirror eta Darkplace telesailetan hartu du parte. 2016an Prevenge komedia beltza zuzendu zuen, eta, horrez gainera, protagonistetako bat ere izan zen. Iazko Sitgesko Zinemaldian estreinatu zuen Timestalker filma, eta, hain zuzen ere, hori da Bilboko itxiera galan proiektatuko duten lana.

Monzon eta Garcia

Daniel Monzon eta Saturnino Garcia aktorea ere sarituko dituzte. Ohorezko Fant sari bat jasoko du haietako bakoitzak. Kazetaria eta zinema kritikaria ez ezik, zinema zuzendaria ere bada Monzon. 2009an zuzendu zuen Celda 211 filma, baina 1999an egin zuen debuta, El corazón del guerrero filmarekin. Hainbat sari irabazi zituen hari esker, eta haren proiekzio berezia ere egingo du festibalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.