KOMIKIA. Getxoko (Bizkaia) XV. Komiki Azoka hilaren 18tik 20ra egingo da, eta han, besteak beste, komiki dendak, liburu denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak eta bederatzigarren artearekin lotutako sektore guztiak egongo dira ordezkatuak.
Era berean, artista ezagunak ere izango dira azokan. Aurtengo gonbidatuen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, Alex Robinson, Paul Pope eta David Aja. Robinsonek Eisner sari ospetsua irabazi zuen 2001ean, eta 2005ean Angulemako egilerik sarituena ere izan zen. Paul Pope, berriz, ezaguna egin da superheroien generoari egin dizkion ekarpen berritzaileei esker —Batman: Year 100 da haren lanetako bat—. David Aja, azkenik, ilustratzaile gaztea da, baina ospe handia lortu du azalgile gisa. Gainera, lan ugari egin ditu Marvel etxearentzat, eta hainbat sari jaso.
Getxon izango dira, gainera, Horacio Altuna, Chris Hunt, Mamen Moreu, Dani Fano, Natacha Bustos, Kike Infame eta Victor Santos, besteak beste.
Alex Robinson eta Paul Pope, Getxoko Komiki Azokan
Hilaren 18tik 20ra izango da jaialdiaren hamabosgarren ekitaldia. 60 salmenta postu jarriko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu