Alex Anguloren izena hartuko du Korterraza jaialdiko sari nagusiak
ZINEMA. Korterraza film laburren Gasteizko jaialdiak bere lehen sariari Alex Angulo izena ematea erabaki du, joan den igandean auto istripuan hil zen aktorearen omenez. Aurtengo ekitaldia uztailaren 31n hasi eta abuztuaren 2an amaituko da, eta eskainiko diren filmetako bat Nacho Solanasen Namnala da, Alex Angulok parte hartu zuen azken film laburretako bat. Alex Angulori ekitaldi xume baten bidez eman zioten azken agurra atzo arratsean senide, lagun eta lankideek, Bilboko Campos antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu