Alex Angulo omenduko dute gaur Bilboko Campos Eliseos antzokian

2014ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
ARTE ESZENIKOA. Iragan igandean auto istripuan hil zen Alex Angulo aktorea, eta omenaldia egingo diote gaur Bilboko Campos Eliseos antzokian. 19:00etan hasiko da ekitaldia, ordubete inguru iraungo du, eta edonori irekita egongo da. Omenaldi «xumea» dela iragarri dute, Angulori gustatuko litzaiokeen gisakoa. Ramon Bareak gidatuko du ekitaldia, eta lagunak eta aktorearen ingurukoak igoko dira oholtza gainera hitz egitera. Zinema, telebista eta antzerkian aritu zen Angulo; Donostiako Zinemaldiko Zinemira saria jaso zuen, 2010ean, eta hiru aldiz izan zen Espainiako Goya sarietarako izendatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.