Albert Uderzo omenduko du Angulemako jaialdiak
KOMIKIA. Angulemako Komiki Jaialdiak (Frantzia) atzera begirakoa eskainiko dio aurten Albert Uderzori. Rene Goscinny gidoilariarekin batera, Asterix pertsonaia ospetsuaren sortzailea da marrazkilaria. Uderzo in Extenso izenpean marrazkilariaren lan mardula erakutsiko dute, ez bakarrik galiar pertsonaiari lotutakoa. Uderzok orain dela bi urte utzi zion marrazteari eta Didier Conradi pasatu zion lekukoa. Komikiari eskainitako munduko jaialdirik inportantena da Angulemakoa, eta atzo hasi eta igandera arte egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu