Su Ta Gar

'Alarma'

Diskoetxea: Jo Ta Ke Ekoizpenak.

2022ko abenduaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Baliteke hau Su Ta Garren lanik zainduena izatea. Egia da denbora eduki dutela konposatzeko eta grabatzeko, baina ñabardurei emandako garrantziak eta berrikuntza txiki zenbaitek meritu handiko lana bihurtzen dute Alarma. Eibartarren tradizorik onenean, thrash metal trostak ez dira falta (Alarma egoera, Nafarroa 1617...), baina, bestalde, gitarra garbiak ere oso presente daude. Horixe naiz-en bukaeran entzuten diren koru epikoak edota Eskertza-koak inoiz entzun gabe genituen taldearen obran. Angra do Heroismo-k, bere gitarra erakustaldiaz gain, Aitorren errezital bat dakar. Detaile txikiek (fraseatze mota batzuek, adibidez) eta tarteka ateratzen diren gitarren estilo berrituak harritu gaituzte, eta ezin ahantzi balada heavyak: Infinitoan eta Irrifar bat. Dotoreak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.