Memoria

Alaitz Melgarrek irabazi du Tene Mujika beka

Neskame eta ama bakarra izandako bere amonaren bizitza ikertuko du.

Alaitz Melgar, 2023ko Tene Mujika bekaren irabazlea. GOIO RAMOS
2023ko urtarrilaren 12a
12:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Herriko historia hurbila arakatzeko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Tene Muika bekak. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute, eta, aurten jasotako proposamenen artetik, Alaitz Melgar Agirrerena (Barakaldo, Bizkaia, 1984) saritzea erabaki du epaimahaiak —Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Cira Crespok osatu dute—. Bere amona Josefa Agirre Etxeberriaren bizitza ikertzeko baliatuko du beka Melgarrek, eta urtebeteko epea izango du horretarako. Ingeles Filologiako gradua eta Berdintasun Masterra ikasitakoa da, eta eskolak ematen ditu Iralen.

1927an jaio zen Josefa Agirre Etxeberria, Azpeitian (Gipuzkoa). Garai hartako neska askok bezala, neskame joan behar izan zuen gaztetxotan, Donostian etxea zuten aristokrata espainiar batzuen etxera. Ingalaterrara joan zen lanera gero, hardun gelditu ezkondu gabe, eta, buru osasuneko gorabeherak tarteko, psikiatrikoan ere egin zituen bolada batzuk. Haren bilobak aurreratu duenez, isilpean gelditzen diren istorio horietako bat argitara ekartzea lortu nahi du liburuarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.