Alaine Agirreren 'Hau ez da zoo bat!' lanak irabazi du Lizardi saria
LITERATURA. Alaine Agirre idazle bermeotarraren Hau ez da zoo bat! liburuak irabazi du Zarauzko Udalak antolatutako haur eta gazte literaturako 33. Lizardi saria. 3.700 euroko saria eskuratuko du Agirrek. Jesus Mari Olaizola Txiliku-k, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Ramon Olasagasti iazko aldiaren irabazleak osatu dute epaimahaia. Hamazazpi lan aurkeztu dituzte aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu