Irudia Iruñea

Aitortza jaso du Montxo Armendarizek

2017ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2017ko Saria jaso zuen atzo arratsaldean Montxo Armendariz zinemagile nafarrak, Iruñean egindako sari emate ekitaldian. Tasio (1984) izan zen bere fikziozko lehen film luzea, eta, ordutik hona filmografia luzea osatu ez badu ere, «azken 30 urteetako funtsezko zinema zuzendarietako bat» izan da 27 horas (1986), Las cartas de Alou (1990), Secretos del corazón (1997) eta Obaba (2005) filmei esker. Lan guztietan agerikoa da bere lurrari agertutako atxikimendua, eta horixe nabarmendu dio Eusko Ikaskuntzak ere: «Bere lanak oso modu berezian irudikatzen du belaunaldi oso bat, tokiko esparrutik harantzago joan diren eta publiko zabalari iristea lortu duten egunerokotasuneko istorioetan oinarrituta. Lan askotan, Euskal Herriaren alderdi bisualak, kulturalak eta etnografikoak islatzen dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.