Jose Maria Orbe zuzendari donostiarraren Aita filma Londresko Tate Modern galerian emango dute maiatzaren 22an, Joan Miro margolariari eskainitako atzerabegirako erakusketa baten harira. «Sekulako oparia izan da», adierazi zuen Orbek atzo, Donostian. Mexikoko UNAMeko jaialdian filmik onenaren saria irabazi berri du Aita-k. Epaimahaikideetako batek, Sergei Dvortsevoy zuzendariak (Tulpan), Aita goraipatu zuen, «fikzioaren, ez-fikzioaren eta zinema esperimentalaren artean egin ohi dugun bereizketa kolapsatzen duelako modu ausart batez».
Orberen bigarren film luzea Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten iaz, sail ofizialean, eta argazki onenaren saria jaso zuen. Astigarragako etxe baten historiari buruzko filma da, hitz gutxikoa, eta, horregatik, areto komertzialetan harrera egitea zaila dela onartu du Orbek. «Museoak aukera ona dira filma emateko».
Zinema. Estreinaldiak
'Aita' Tate Modern galerian emango dute
Jose Maria Orberen filma Joan Mirori buruzko erakusketa baten harira ikusi ahal izango dute Londresen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu