Musika. Caamaño & Amexeiras
'Aire'
Diskoetxea: Microscopi.
Lehenengo diskoa plazaratu dute Sabela Caamañok (biolina eta ahotsa) eta Antia Ameixeirasek (soinu diatonikoa eta ahotsa). Folk galegoak azken garaiotan eman duen ezustekorik atseginenetakoa. Bikain uztartzen dituzte soiltasun instrumentala eta melodia bikainak, eta gai dira hamaika lekutatik jasotako eraginak galiziar erroekin uztartzeko, horrela diskurtso musikal berezkoa osatuz. Adibide gisara erabili daiteke Alegria dio'la Dea! fandagoa, euskal trikitilarien estilotik abiatuta, detailez betetako pieza instrumental bikaina bilakatzen dena, artifiziorik eta bete-lanik gabe. Folk galiziarraren odol berriaren finezia eta ausardia. Disko fresko eta adiktiboa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu