Paule Bilbao bilbotarraren izena gordetzen du Arima proiektuak. Josu Gonzalezekin (baxua) eta Gontzal Bilbaorekin (bateria) batera aritzen da taldean Bilbao, eta beren lehen EPa kaleratu zuten iaz Bonberenea Ekintzak-en zigilupean: Metamorphosis. Shoegaze, dream-pop, post-rock eta antzekoez definitzen dute euren estiloa, eta nabarmenak dira erritmo eta intentsitate aldakorrak euren kantuan, gitarra distortsionatuak eta giro etereoak gurutzatzen dituztenak.
Lepora taldearekin ariko da Arima ostiraleko emanaldian. Bonberenea Ekintzak-en zigilua darama haien lehen lanak ere. Mikel Salcedo , Gorka Lazkano, Txus Billalabeitia eta Ibon Salterain dira taldekideak. Rocka da eurena, eta 1990eko urteetako hainbat talderen zein aurretik eurak aritu diren taldeen eragina erakusten dute: Same Old, Tutan Come on, Kashbad, Trumbo...
Musika. ARIMA + LEPORA
Aire etereoak, distortsioak eta 90eko arrastoak
Noiz: Ostiralean, 19:000etan. Non: Tolosako Bonberenean, Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu